Mostrando entradas con la etiqueta Euskadi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskadi. Mostrar todas las entradas

sábado, 9 de julio de 2011

Algorta



Algorta ezagutzen dudan lurra da. Bere hezetasuna, bere eguzkia, bere euria ezagutzen ditut. Bere kaleak eta jendea, bere musika eta usainak.
Lur maitatua da, batez ere, nire lagunik onenarena baita, eta horrek neure lur bihurtzen du.
Gizakiok lurra gurea dela aitortzeko gai izango bagina, eta hala izanik beste guztiona ere bai. Lurrak gure oinei eusten diela, eta baita gure ametsei ere. Kontzeptua baino gehiago dela... Orduan, parkean jolasean oinutsik ibiltzen diren neska-mutilak izango ginateke berriro. Arrazoien eta dogmen oinetakoak ez baitira beharrezkoak jolaserako.

Ez dakizu nola hazten naizen zuen lurraldean harrera egiten didazuen bakoitzean...




itzulpena: Rubén García Pérez, eskerrik asko!